XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Zenbaki atomikoa onarturik zailtasun hau gainditzen da.
3.- Mendeleev-en ondoren aurkitutako gas nobleek talde oso bat betetzen dute.
4.- Lur arraroetako elementuak, taula luzeago ez egitearren, lerro bereiztuan jartzen dira.
Guk, hemen, taula luze hau estudiatuko dugu.
Kontutan ohar hauk hartzekoak dira:
I.- Taldeen izenak (IA, IIA,... VIII) Mendeleev-en taularen aztarna baizik ez da.
Geroago eta gutxiago erabiltzen da, taldeak lehen elementuaren arauera izendatuz.
A eta B letrak aldatuta agertzen dira maiz.
II.- Hidrogenoak ez du leku fixurik, eta bereziki estudiatzen ohi da.
III.- Kimika deskriptiboa elementuen propietateen deskripzioa izaten da.
Deskripzio-bideak bi dira:
Periodoen arauera
Taldeen arauera
Lehen periodoak 1 elektroi-geruza du
Bigarren periodoak 2 elektroi-geruza ditu